Bilboko Erriberako etxea hustu du Ertzaintzak

Abenduan Bilboko Okupazio Mugimenduak Erriberako etxea okupatu zuen, eta bertan lanean hasi zen etxea txukuntzeko eta erabilgarri jartzeko. Baina gaur, asteartea 15, Ertzaintza bertan sartu da eta bizilagunak kaporatu egin ditu.
Gaur goizeko 10:00ak aldera, Erriberako etxe okupatua desalojatu du Ertzaintzak. Teilatutik sartu eta bertan zeuden pertsonak kanporatu dituzte era desegokian. Denbora tarte eskasa utzi diete bertan bizi ziren 10 pertsonei barruan zituzten gauzak hartzeko eta gauza asko ezin izan dituzte hartu.
Etxe hau Abenduaren 28an okupatu zuen Bilboko Okupazio Mugimenduak, lizentzia historikoa du eraikinak, eta gazteak lanari ekin diote etxea konpontzen eta erabilgarri jartzen. Esan beharra dago, ertzaintza sartu eta barruko jendea ateratzean barruko horma asko botatzeari ekin ditola, berriro etxe horretan inor sar ez dadin.
Honen aurrean erantzuteko, manifestazio baterako deialdia egin du Bilboko Okupazio Mugimenduak gaur, Apirilak 15, arratsaldeko 19:00etan Arriagatik hasita.
Informazio gehiago branka.biz helbidean.