Bilboko Arriagan estreinatuko dute 'Ipar Haizearen Kontra' antzezlana

Datorren ostegunetik larunbata bitarte urriak 20tik 22ra Tanttaka Anzterkiak 'Ipar Haizearen Kontra' antzezlana eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian.
Fernando Bernuések zuzendutako antzezlana, Daniel Glattaur idazle alemanaren nobelan oinarrituta dago, eta istorioa, kasualitatez piztu eta sarean hazitzen doan amodio istorio baten inguruko bidaia egiten du.
Antzezlanak Emmi Rothernerek aldizkari bateko harpidetzan baja emateko momentuan du abiapuntua. Aldizkariarekin kontaktuan jartzeko orduan helbidearekin nahastu egiten da eta Leo Leike izenekoari idazten dio. Denborarekin Emmik aldizkaria jasotzen jarraitzen duenez, beste mezu bat bidaltzen dio aldizkariari, baino, berriro ere, Leo Leikek jasotzen du. Emmi nahastu dela konturatzen denean barkamena eskatzen dio eta modu horretan sortzen da gerora Internet bidez indartzen joango den harremana. Sarean oinarritutako dependentziaren aurrean, biek diote benetazko elkartzeari beldurra. Antzezlanaren bukaeran, Emmiren senarrak mezuak irakurtzen ditu eta Leori gau bakarrean bere emaztea ikustea eskatzen dio.
'Ipar haizearen kontra' urriak 20an, datorren ostegunean, ikusgai izango da euskaraz 11:00etan 20:00tan eta gaztelaniazko emanaldia berriz, ostiralean izango da.