Bilbo pop-rockaz blai

Pil-pilean dugu Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 16. edizioa. Finalerako sailkatzeko kontzertuak otsailaren amaieran hasi ziren, eta finalak ekainaren 9an eta 10ean izango dira Bilborock aretoan. Euskal Herriko zortzi talde ari dira lehiaketaren bigarren fase honetan.
Bilboko Udalak eta Bilborock aretoak antolatzen dute Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketa. Hasieran, lehiaketa tokikoa zen, baina aspaldi zabaldu zuten deialdia Europara, eta gaur egun, Europako hainbat herrialdetako taldeek parte hartu ohi dute bertan: Danimarka, Frantzia, Irlanda, Italia
Hiru atal ditu lehiaketak: pop-rocka, metala eta joera berriak. Lehiaketara aurkeztutako taldeek baldintza bakarra bete behar dute: disko bat baino gehiago kaleratu ez izana.
Sariei dagokienez, bestalde, CD-a grabatzeko aukera izango dute irabazleek eta diru kopuru galantak banatzen dituzte antolatzaileek, hori pagotxa!
Aurten 1.400 talde
Igoera nabarmena izan du lehiaketak urte guztiotan. Bigarren edizioan 150 taldek parte hartu zuten, eta aurten 1.400 taldek. "Bilakaera oso positiboa izan da, izan ere, lehiaketak ospea lortu du Europan", dio Alberto Gutierrez koordinatzaileak.
Esan bezala, 1.400 talde aurkeztu dira aurten, eta haietatik 56 bigarren faserako sailkatu dira, tartean Euskal Herriko zortzi talde: Nafarroako Electrics Riders eta Kerobia, Gipuzkoako Raining City Kids eta Materia, Bizkaiko Suffering Downs, Space Debry eta Evolver, eta Arabako Suprasonika.
Gogoan izan, lehiaketak saritutako talde asko egun ezagunak direla musika arloan: Su ta Gar, Estigia eta Athom Rumba, besteak beste.
Zorte on guztiei!