Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan!

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbo-hiria-poprock-lehiaketa-martxan/@@download/image/villa_bilbao_po_1460445216.jpg
2016/04/12
berria
Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan!
20.000 euro baino gehiago banatuko dituzte hiru kategoriatako irabazleen artean: Pop-Rock, Metal eta Elektronika & Beste joera batzuk; baita erreferentziazko eszenatokietan jotzeko aukera ere. Izena emateko epea zabalik da maiatzaren 12ra arte.

Abian da Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak urtero antolatzen duen Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioa. Aukera bikaina musikaren abenturan murgiltzeko hautua egin duten ausartentzat!

Aurten ere hiru kategoria bereiztuko dituzte: Pop-Rocka, Metala, eta Elektronika & Beste joera batzuk deritzona. Hala, musika tresnak ez ezik, 20.000 euro baino gehiago eta banatuko dituzte eskudirutan hiru horien artean.

Baina ez hori bakarrik: lehiaketan gailentzen diren taldeek Bilboko Aste Nagusian zehar Bilborock aretoan jotzeko aukera izango dute, baita beste jaialdi batzuetan ere: Azkena Rock Festival, Ebrovisión.

Izena emateko epea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra arte izango da zabalik.