Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Donostian

Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbao-mendi-film-festivaleko-onena-donostian/@@download/image/donostia_mendit_1462875927.jpg
2016/05/10
berria
Kirolak, Zinema
Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Donostian
Mendi Tour-ak 2015eko Mendi Film Festivaleko sei film onenak eta Krzysztof Wielecki alpinista poloniarraren hitzaldia ekarriko ditu maiatzaren 10etik 12ra bitarte Antzoki Zaharrera.

Bilbao Mendi Film Festivalean lehiatutako ale nabarmenen mostra herriz herri zabaltzeko asmoz pentsatutako ekimena da Mendi Tour. Urte hasieratik hona, besteak beste, Antzuolara, Gasteizera, Tolosara, Igorrera, Azpeitiara, Hondarribiara, Leioara, Eibarrera eta Arrasatera iritsi da, baita Frantzia eta Katalunia aldera ere. Hala, nazioarte mailan mendiaren eta abenturaren inguruan egiten diren ikus-entzunezko erreferentzialenak ezagutzera emateko leiho pribilegiatua da.

Hiru egun hauetan, geldialdi garrantzitsua du Donostian.
Maiatzaren 10ean eta 12an hiruna film proiektatuko dituzte.
Asteazkenean –maiatzak 11–, ordea, Krzysztof Wielecki alpinista poloniarrak, zortzimilako bat neguan igotzen lehena izan zenak, 'Neguko Himalayismo poloniarra' hitzaldia emango du bere herrialdeko alpinismoaren historia argazki eta bideo bidez aztertuz.
Pelikula emanaldi guztiak nahiz hitzaldia Antzoki Zaharrean izango dira 19:00etatik aurrera.

Bestalde, Bretxa azokan CVCEPHOTO nazioarteko argazkigintza lehiaketako ale finalistak izango dira ikusgai.



FILM PROIEKZIOEN EGITARAUA

Maiatzak 10 asteartea

Urzulo
Euskarazko film onena. 2015, Euskal Herria, 35 min, JB: EU, AZP: ES+EN, Xanti Ugarte.
Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena.

High and Mighty
Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen.
Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

Jurek
Mendiko film onena. 2015, Polonia, 73 min, JB: PO,  AZP: ES+EU, Pawel Wysoczanski.
Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki.


Maiatzak 12 asteazkena


Prohibido escalar

2015, Espainia, 21 min. Daniel Castillo.
pelikulak eskalatzaileek euren buruari egin behar dizkioten galdera garrantzitsuenak planteatzen ditu.

A line across the sky

Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell.
Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua.

Jeff Lowe's Metanoia
Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman.
Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte.


2016#1_TRAILER_Mendi Tour 2016 from Mendi Film Festival on Vimeo.


BMFF 2016KO EDIZIOAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK


Bilbao Mendi Film Festivalek, mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko euskal zinemaldiak bederatzigarren edizioa izango du aurten, Bilbon, abenduaren 9tik 18ra, eta Sail Ofizialean lehiatu nahi duten lanak jasotzeko epea zabalik dago jada irailaren 30era arte.

Kontakizuna mendian garatzea edo edukiak mendiarekin zerikusia izatea da pelikulek bete behar duten baldintza. Gaiak, beraz, askotarikoak izan daitezke: alpinismoa, eskalada, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, etab.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekoizpenak baino ezin izango dira aurkeztu lehiaketara. Jaialdiko Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu bidalitako lan guztiak.

IZEN EMATEA