Bilbao Kolektibo Elektronikoak

Bilbao Kolektibo Elektronikoak (BIKE) hirugarren CD bilduma argitaratu du: BIKE 3.0. Oraingoan, Euskal Herrian 80ko hamarkadan eztanda egin zuen punk rockaren (Euskal Rock Erradikalaren) doinuak eraman dituzte elektronikora. Jatorrizko taldeetako zenbait kidek ere esku hartu dute egitasmoan: Andonik (Delirium Tremens), Drogasek (Barricada), Mamenek (Las Vulpes) eta Roberto Mosok (Zarama), hain zuzen.