Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan da

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da, beraz, aurkeztu nahi dutenak azkar ibili beharko dute.

"BILBAO HIRIA" 20. POP-ROCK LEHIAKETA
Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa martxan da berriro. 19 edizio ondoren, Euskal Herrian zein Espainian ere musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiria, eta orain Europako talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa du. Horregatik Europako taldeei ere parte hartzeko aukera emango die.
Lehiaketa honetan 3 musika motatan aurkezteko aukera dago: pop-rocka, metala eta joera berriak. Sariak ez dira ez nolanahikoak: 32.000 euro eskudirutan, 2 disko grabatzeko aukera, musika tresnak eta kontzertuak hainbat jaialditan.
Aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Informazio zehatzagoa eskuratzeko irakur itzazue Bilborocken webguneko "Lehiaketaren oinarriak" edo jarri beraiekin harremanetan 944 15 13 06 telefonoaren,  944 15 59 19 faxaren edo bilborock@ayto.bilbao.net posta elektronikoaren bidez.