Bikoteen eskubideak

Bikoteen eskubideak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikoteen-eskubideak/@@download/image/laurel_1398776248.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Bikoteen eskubideak
Biriketako minbizia diagnostikatu ziotenetik, Laurel Hester izeneko poliziak gogor borrokatu zuen bere pentsioa bikote Stacy Andreek kobratzeko eskubidea izan zezan, 2006an hil zen arte. Urtebete geroago, borroka horren berri ematen zuen Freeheld dokumentalak Dokumental Laburrik Onenaren Oscar saria irabazi zuen. Bada orain, Peter Sollett zuzendariak fikziozko filma errodatuko du. Hesterren papera Julianne Moorek egingo du, eta bikote Andreerena, aldiz, Ellen Pagek.