Bihotz bakartien negozioa

Bihotz bakartien negozioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihotz-bakartien-negozioa/@@download/image/zur_lur_san_bal_1385476666.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Bihotz bakartien negozioa
San Balendin egunaren aurka daudenek bikoterik gabekoen eguna ospatzen dute Txinan azaroaren 11n. Urteen poderioz, egun horretan Sarearen bidez egindako erosketak ikaragarri igo direla ohartu dira herrialdeko enpresa garrantzitsuenak, eta tiraldia aprobetxatzeko, %50eko deskontuak eskaintzen dituzte soilik egun horretan. Aurten, 2.000 milioi dolar baino gehiago fakturatu zituen Tmall.com izeneko salmenta atari ospetsuak, adi, goizeko 8:00ak baino lehen!