Bihar: trena bultzatu behar

Bihar: trena bultzatu behar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-trena-bultzatu-behar/@@download/image/85p10trena.jpg
2012/12/13
berria
Bihar: trena bultzatu behar
Txartela ordaintzea nahikoa ez balitz bezala, Indiako trenbidetako zerbitzu bateko bidaiariek bagoietatik jaitsi eta trena bultzatu behar izan zuten. Bihar izeneko estatuan gertatu zen pasadizoa: bidaiari batek larrialdi-frenoari eragin, eta trena katenariarekin kontaktu egiten ez zuen gune batean gelditu ondoren. Bidaiariek ordu erdi behar izan zuten trena mugitu eta katenariarekin kontaktuan jartzeko.