Bihar egingo dute Olentzero Rock Hondarribiako Psilocybenean

Bihar egingo dute Olentzero Rock Hondarribiako Psilocybenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-egingo-dute-olentzero-rock-hondarribiako-psilocybenean/@@download/image/olentzerorock_2_1386925410.jpg
2013/12/13
berria
Bihar egingo dute Olentzero Rock Hondarribiako Psilocybenean
Urteko sasoi honetan ohikoa den bezala, badator Olentzero Rock. Aurten hiru kontzertu antolatu dituzte, lehena Irungo Tunk aretoan izen abenduaren 6an, bigarrena Hendaian abenduaren 7an eta azkena asteburu honetan izango da, lehen aldiz, Hondarribiako Psilocybenea aretoan.


Irunen Shut Up & Twist Again, Luz de Putas eta Dj Mike Ortega nagusitu ziren bitartean, Hendaian Gabba Gabbba Hey hondaribitarrak eta Hendaiako In Bloom eta The Sparteens taldeak aritu ziren. BIhar –abenduak 14– Hondarribiao Psilocybenearen txanda izango da eta, kasu honetan, The Lookers eta Kaos Kooperativ taldeek itxiko dute hirugarren edizioa.

Urtetik urtera indartsuago dator Hendaiako IPK elkarteak, Denentzat Zentru Sozialarekin elkarlanean, antolatzen duen Olentzero Rock ekimen solidarioa. Hirugarren edizio honetan ere 'Jostailu bat - Sarrera bat' leloa jarri diote egitasmoari, izan ere, kontzertuetaz gozatu nahi duen guztiak dirua ordaindu ordez jostailu bat utzi behar baitu lehiatilan.

Hortaz, badakizu. Gabonetarako ez da ezer gelditzen eta girotzen joan nahi baduzu, gerturatu zaitez bihar, gaueko 22:00ak inguruan, Hondarribiko Psilocybenea aretora!