Bihar abiatuko da Bilbon Flamenko Jaialdiaren VII. edizioa

Bihar abiatuko da Bilbon Flamenko Jaialdiaren VII. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-abiatuko-da-bilbon-flamenko-jaialdiaren-vii-edizioa/@@download/image/2012974319flamenko.jpg
2012/12/13
berria
Pedro Chaparrok, Juan Manuel Moretek eta Angel Talak osatzen duten Barrio Viejo flamenko taldea, Juanjo Calderón gasteiztarra eta Miguel Rosendo izango dira, besteen artean, bihar abiatu eta hilabete amaiera bitarte izango den Bilboko Flamenko Jaialdian parte hartuko duten protagonista nagusiak.


Bihar –irailak 8– abiatuko da Bilbon zazpigarrenez, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Sonikete elkartearekin batera antolatzen duten Xarma duen Itsasadarra Flamenko Jaialdia. Hilabete amiera bitarte flamenkoaz hartago, dantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak ere izango dira beste ekitaldien artean.
Jaialdian parte hartuko duten artisten artean azpimarratu daitezke Barrio Viejo taldea, Juanjo Calerón, Huelvako Peña Flamenca taldea eta Miguel Rosendo. Jaialdiak beste behin, gaztetasuna, talentua, originaltasuna eta unibertsaltasunari tartea egin die. 

Egitaraua:


Kontzertuak:
  • Irailak 8, 20:00 (Sarrera doan)
    Barrio Viejo
  • Irailak 15, 20:00 (Sarrera doan)
    Juanjo Calderonen Errezitaldi Flamenkoa
  • Irailak 22, 20:00 (Sarrera doan)
    Huelvako Peña Flamenca Femenina
  • Irailak 3, 20:00 (15 euro)
    'Así canta caí' programa bikoitza
    1. zatia: Miguel Rosendo eta Keko Baldomero
    2. zatia: David Palomar Grupo
Tailerrak:
  • Irailak 10, 19:00-21:00 (Sarrera doan)
    Flamenkoaren oinarrizko ezagupenak
  • Irailak 11, 12 eta 13. 19:00-21:00
    J.A Alvarez Montaña. Txaloen eta konpasaren tailerra
  • Irailak 17, 18 eta 19. 19:00-21:00
    Gitarra tailerra, Jose Carlos Carmonarekin
  • Irailak 17-22. 19:00-21:00
    Dantza tailerra, Adriana Bilbao
  • Irailak 27 eta 28. 19:00-21:00, eta iraial 29, 11:30-13:30
    Kante tailerra, Victor Palacios