Bigarren frontean

Aspaldian bere berri izan ez duzula uste arren, Jose Felipe Auzmendiren gidaritzapean ekoitzitako telebista saioak maiz kontsumitzen dituzu. Ezkutuan bada ere, telebistan dihardu 90eko hamarkadako aurkezle ezagunak.
Kasualitatez, dena kasualitatez. Hala izan zela dio, behintzat, berak. AEBetan COU ikasketak amaituta Euskal Herrira itzuli zen 1983an, eta Zuzenbidea ikasten hasi unibertsitatean. Haren berri izan zuen "norbaitek" –ez digu nor zen zehaztu–, eta pelikulak eta marrazki bizidunak ingelesetik euskarara itzultzeko hots egin zioten. "Itzulpenak egitetik bikoizketa enpresa batean lan egitera pasa nintzen, eta han kaixo eta agur esatetik bikoizle izatera. Makina bat pertsonaiari ahotsa jarri nien, besteren artean, Dragoi Bolako Freezer-i".
Halako batean, kasualitatez baita ere, Txandaka izeneko telebista saio berrian off ahotsa behar zutela eta castinga egiteko deitu zioten, eta kasualitatez, bera aukeratu zuten. Baina a ze kasualitatea! Off-eko ahotsa ez, aurkezlea behar zuten! Horren ostean etorri ziren Gezurra Nagusi, Easy Peasy eta beste hamaika lehiaketa saio ere; horrenbeste, ezen 90eko hamarkadan Eitb-ko aurkezle ospetsuena bilakatu baitzen. "Ohore handia, noski!".
Orotara 2.000 saio inguru aurkeztu zituen, baina pixkanaka telebistako lehen lerrotik aldentzen joan zen. "Ez dira egun batetik bestera hartutako erabakiak. Bat-batean ez dago proiekturik, familia etortzen da, haurrak, emaztea, bizitza ere berrantolatzen hasten zara… eta lehen frontetik desagertuz zoaz". Bigarren frontera igarotzeko.
Zertan zabiltza orain?
On Time enpresako produkzio-arduraduna naiz, eta hortxe gabiltza, emaitza txukun eta duina eskaini nahian.
‘Wazemank’, ‘Brinkola’, eta ‘Kontuz Atsuak!’, besteren artean, ekoizten dituzue. Nola egiten da lan kameraren beste aldetik?
Telebistan ateratzen diren egungo izarrei ahalik eta baliabiderik onenak eskaintzen saiatuta: gidoi onak, lan talde onak, kamera eta audio ona...
Aurkezle moduan aritu zinen saioen artean, zein azpimarratuko zenuke?
Aurkezle lana baino bikoizketaren alorrean egindakoa dut gogoan; esaterako, ST. Elswhere telesailean bi urte eta erdi eman nituen Denzel Washington bikoizten, eta Jorge Oteizak Batman deitzen zidan, haragizko zein marrazkietako pertsonaiari ahotsa jartzeagatik.
Zer behar du aurkezle on batek?
Lana maitatzea, eta kameraz bestalde etxe bakoitzean dagoenari hitz egitea.
Bikoizketarena erabat alboratu al duzu?
Tarteka gauzaren bat egiteko deitzen didate, baina oso gutxitan, astirik ere ez baitut sobera izaten. Beraz, zero patetero!

... eta gaur