Bigarren eskukoa

Bigarren eskuko produktuen salerosketa goraka doa etengabe. Batzuetan pagotxa ederrak topatzeko aukera ematen dute bigarren eskuko dendek.
Bigarren eskuko salerosketa zabaltzen ari da gure artean. Poliki-poliki, ordea, ez baikaude inondik ere beste zenbait herriren pare. Izan ere, Alemanian edo Ingalaterran esaterako, sektore hau oso garrantzitsua da eta bigarren eskuko milaka denda dituzte. Sektore hau hartzen ari den garrantziaz jabetzeko, kontuan har ezazue Cash Convertersek, bigarren eskuko produktuen salerosketan diharduen enpresak, hainbat herrialde eta estatutan lan egiten duela eta milaka milioi pezetako irabazia izaten duela urtero.
Bigarren eskuko dendek lau abantaila dituzte. Batetik, produktu bera merkeago erosteko aukera ematen dute. Produktu berriekin alderatuta, %30 eta %70 bitarte aurreztu dezakegu. Bigarrenik, birziklapena laguntzen da. Izan ere, kate horretan sartuko ez balira, produktuok, berriro ere erabiltzeko moduan dauden arren, zaborrontzira joango lirateke. Hirugarrenik, zenbaitetan denda hauetan beste inon aurkitzerik izango ez di-tugun produktu bi-txiak topa ditzakegu. Azkenik, Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek salerosketatik lortutako di-rua garapen proiektuetara bideratzen dute, Hirugarren Mundura adibidez.
Baina saltzeaz gain, bigarren eskuko dendek produktuak jasotzen dituzte. Bi bide dira ohikoenak. Lehenengoa salerosketa da. Salerosketan bezeroak produktu bat eramaten du dendara eta dendariak diru eskaintza egiten du: normalean produktu berriak merkatuan duen prezioaren %25 edo %60 eskaintzen du. Bigarren bidea produktua dendan uztea da, salmenta prezioa negoziatu ondoren: dendak saltzen duenean lortutako diruaren ehuneko bat eskuratzen du eta gainerakoa bezeroari ematen dio.

Prezioak
Produktua | Berria | Bigarren eskukoa |
Levi`s galtzak | 8,000/12.000 (320/480) | 2.000-3.000 (80-120) |
Gizonezko jantzia | 15.000 (600) | 2.000-3.000 (80-120) |
Mahaia | 15.000/30.000 (600-200) | 3.000-6.000 (120-240) |
Aulkia | 1.500-5.000 (60-200) | 300-1.000 (12-40) |
Lasterketa bizikleta | 70.000 (2.800) | 50.000 (2.000) |
CDa | 2.000/3.000 | 1.000 (40) |