Bideojokoak Olinpiar Jokoetara?

Bideojokoak Olinpiar Jokoetara? Paris 2024-k diziplina hau har lezakete kirol ofizial gisa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideojokoak-olinpiar-jokoetara/@@download/image/eKirolak.jpeg
2017/08/11
albiste-laburra
Paris 2024-k diziplina hau har lezakete kirol ofizial gisa
Bideojokoak Olinpiar Jokoetara?

Jokoak kirola ote? Bideojokoak kirol olinpiko ote? Halako galderei bueltak ematen dihardute 2014ko Parisko Olinpiar Jokoak antolatzeaz arduratuko den komitea.

Tony Estanguet lehendakarikideak azaldu duenez, ezin dute ideia hori albo batera utzi: “Ezin dugu esan hau ez dela guretzat, benetan aintzat hartu behar dugu, gaur egungo jende gaztea eKiroletan interesatuta dagoelako. Hortaz, haiekin elkartu behar dugu, gauzak birpentsatu eta aurrerantzean batuko gaituzten zubiak eraiki”.

Orain arte, gamerrak Olinpiar Jokoetan bildu izan dira (Rio 2016-en, kasu), baina soilik erakustaldiak egiteko eta sekula ez modu ofizialean. Aurrerantzean, baina, baliteke dominak irabazteko aukera izatea.

Partidak irabazteko estrategia eta iaiotasuna behar direla ukaezina da, baina... kirol olinpiko gisa hartzeko adina?