Bideoa igotzeko pausuak

Izena ematerakoan formulario bat bete beharko duzue: taldearen izena, taldekideen izen-abizenak, herria, kontaktua, bideoaren izenburua eta deskribapen labur bat, besteak beste. Bideoaren kode enbotatua ere eskatzen dizue formularioak bideoa gure webgunera igo ahal izateko.
You Tubera igo behar duzue bideoa lehenik. Eta gero honako pausuak eman behar dituzue (ondoko argazkian dauzkazue ilustraturik):
1. You tubeko orrian Partekatu botoiari eman.
2. Bideoaren helbidea azalduko zaizu eta honen azpian beste botoi bat: Kapsulatu. Botoi honi eman.
3. Azpian kode enbotatua azalduko zaizu. Honen azpian zabalera eta altuera sartzeko bi kuadro. Zabalera 415ekoa jarri.
4. Kode enbotatua kopiatu eta GAZTEZULOko formularioan itsatsi.