Bideo uzta, Donostiako Larrotxenen

Bideo uzta, Donostiako Larrotxenen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideo-uzta-donostiako-larrotxenen/@@download/image/20106146543Larrotxene.JPG
2012/12/13
berria
Intxaurrondo auzoko kultur etxean 2009-2010 ikasturtean landutako bideo lanak proiektatuko dituzte ostegunetik larunbata bitartean.

Denera, 12 lan proiektatuko dituzte; gehientsuenak ikastaroetan eginiko bideoak dira eta bada bideozale batzuek kultur etxearekin batera egindako lanik. Bideogintzan eta zinemagintzan eskarmetu handia duten Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (80 egunean filmeko zuzendariak), Pablo Malo eta Michel Gaztambide aritu dira irakasle.