Bide ertzean: Bare-bare hobeto sartzen da musika"

Bide Ertzean taldeak laugarren diskoa plazaratu berri du: Esan Bare. Tolosarrek pop melodiez jositako hamaika harribitxi bildu dituzte. Joni Ubeda (baxu jotzailea) eta Ima Ubeda (gitarra jotzaile eta abeslaria) anaia bikiekin hizketan aritu gara.
Oraingoan kantak asko landu dituzue; ñabardura ugari antzeman dugu. Ados?
Ima: Hiru saiotan grabatu ditugu abestiak, eta kantei aurreko diskoetan baino denbora luzeagoa eskaini diegu. Horregatik, beharbada, jantziagoak dirudite. Abesti batzuk ñabardura ugarirekin osatu ditugun arren, beste batzuk modu gordinean utzi ditugu, zelofan paperik gabe.
Joni: Urte osoa diskoa prestatzen pasatu dugu, eta bost lagun artean zuzenean egiteko moduko konponketak egin ditugu.
Joserra Senperena pianojole donostiarrak lan handia egin du diskoan. Bosgarren taldekidea dela esan al daiteke?
J: Bai, horixe. Eta zuzenean, ahal duen guztietan izango da gurekin. Maite out-en grabazioan parte hartu zuenetik, gure familiakoa da.
I: Etxean bertan, musikari handiak ditugu. Joserra haietako bat da. Berarekin lan egitea plazer handia izan da; piano eta organo konponketak egin dizkigu, eta lana emankorra izan da.
Nolakoa da zuen konposizio prozesua? Bikiek agintzen al duzue?
J: Gu biok, Karlos bateria jotzailearekin batera, bidegileak gara, abentura eder honen gidariak.
Zailena zuen melodietan ahotsak sartzea omen da.
I: Arrazoi duzu. Kaki Arkarazo diskoaren produktoreak besterik ez daki zenbatetan grabatu nuen Utzidazu kantaren ahotsa! Gau hartan amesgaiztoak izan nituen: Kaki azaltzen zitzaidan, labana eskuan
Hitzei dagokienez, euskal idazleen testu ugari erabili duzue. Idazle txarrak ala irakurle amorratuak zarete?
J: A zer nolako burutazioa! Zure Minari (1999) diskoak Jose Luis Otamendiren poemarioa bildu zuen, baina Grisa (2000) laneko hitzak gureak dira. Oraingoan, barrenetik sortutako hitzak idatzi ditugu, gure estiloarekin leialak direnak. Eta, noski, gureak ez diren hitzei tartea eman diegu.
I: Tumatxa! Egia da, Joni, arrazoia emango diegu; idazle txarrak gara. Baina, Ana Rosa Quintanak ez bezala, guk ez dugu trikimailurik egiten. Gainera, ez gara irakurle amorratuak.
Zenbait kantatan AEBetako country alternatiboaren arrastoak igarri ditugu. Jayhawks, Wilco eta antzeko taldeak atsegin al dituzue?
J: Talde horiek gustukoak ditugu, beste askoren artean.
I: Nahasketa-prozesuan, Wilcoren diskoak eraman genituen estudiora, haien sonoritateaz kutsatzeko.
Beatles, Beach Boys Melodia errezetan al dago pop kantu perfektuaren gakoa?
J: Pop kantu onaren formula Mikel Erentxunek du; hari galdetu behar zaio.
I: Bi talde horiek pop musikaren ikur nagusiak dira; zerbaitengatik izango da. Eta Ruperren Nor da? kanta; hori bai abestia!
Zuen kantetan zerk du garrantzi handiagoa; soinu akustikoak ala elektrikoak?
J: Kantak sortzerakoan, abiapuntua Imanolen kitarra eta ahotsa dira. Horri gainerako taldekideen instrumentazioa eta artea gehitzen zaizkio. Gitarra elektrikoak eta akustikoak, biak, ederki moldatzen dira gure musikara.
Kontzertu gutxi eskaini ohi duzue. Ez zarete batetik-bestera ibiltzen diren horietakoak. Zergatik?
J: Maite out grabatu bitartean, etengabekoa izan zen gure martxa: zuzenekoak, entseguak, grabazio saioak Musika adierazpide da anaia eta biontzat: gozatu egiten dugu entseatzen, grabatzen eta zuzenekoak ematen. Baina beste zaletasun batzuk ere baditugu. Lasai; oraingoan nahi duenak gu ikusteko aukera izango du. Bai, horixe!
Musika munduan aspalditik zabiltzate. Asko aldatu al dira gauzak?
J: Zaila da erantzutea. Kultur kontsumoari dagokionez, argi dut gero eta ezberdintasun gutxiago ikusten dudala Euskal Herriko eta hemendik kanpoko gazteen artean. Horrek gogoeta egitera eraman behar gaitu gizarte eragileok eta euskaltzaleok
Eta bare-bare hobeto sartzen al da musika?
I: Kontua musika sartzea bada, bare-bare, hobe. Dena dela, musika zakarra ere gustura entzuten dugu.