Bidarriak

Bidarriak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Mormore
170.zenbakia
Bidarriak
Zarauzko lau gazte hauek musika oso pertsonala egiten dute. 2015 amaierako lan honetan bihotzetik atera eta bihotzetara sartzen diren hitzak doinu intimoez janzten dituzte eta ahots askorekin abestu. Andrea eta Jone ahotsean eta gitarran, Atxu kaxa, maraka eta karrakailuan eta Haritz bibolinean. Testura asko lortzen dituzte abesti bakoitzean, isiltasunetik hasi eta hala nolako soinu betekadaraino, adibidez, diskoari izena ematen dion Bidarriak abestian. Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa Aitor Moreyk egin ditu, eta diseinuak Leire Ruizek. Zortzi abestiak diskoaren zuzeneko aurkezpen saioetan entzuteko aukera izango duzue datozen hilabeteetan.