Bidaiatzearekin obsesionaturik? Ingurugiroa suntsitzen ari zara

Bidaiatzearekin obsesionaturik? Ingurugiroa suntsitzen ari zara Turismoak CO2 emisioen %10 eragiten du, eta sekulako kaltea sortzen du; kontuan hartu udako oporrak antolatu aurretik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bidaiatzearekin-obsesionaturik-ingurugiroa-suntsitzen-ari-zara/@@download/image/19tourism-articleLarge.jpg
2018/06/13
Turismoak CO2 emisioen %10 eragiten du, eta sekulako kaltea sortzen du; kontuan hartu udako oporrak antolatu aurretik!
Bidaiatzearekin obsesionaturik? Ingurugiroa suntsitzen ari zara

Bidaiatzea, guztiaren gainetik. Hori da egun asko eta askoren helburu nagusia. Arazoak ditugunean, nekaturik gaudenean edo gainezka egiten dugunean, edo soilik asperduragatik. Bidaiatzeak salbatuko gaituen ideiarekin bizi gara. Eta bai, bidaiatzean onura asko ekarri ditzake, baina baita kalte ugari ere. Ba ote dakigu zer gertatzen zaion munduari bidaiatzen dugun bakoitzean?

 

 

Bidaiatzeko modu asko daude, baina azken urteetan izugarri merketu da munduko edozein lekutara joateko kostua. Low-cost hegaldiek, urte osoko eskaintzek, eta sare sozialetan etengabe zabaltzen diren argazki ikusgarriek erabat aldatu dituzte bidaiatzeko moduak; turismo masiboaren aroan bizi gara, eta horrek sekulako eragina du ingurugiroan.

 

 

Egun, airera botatzen den CO2 guztiaren %10 turismoak eragiten du, eta ez hori bakarrik: garrantzitsuena selfiea ateratzea eta postureoa denez, suntsipen ekologikoaz ohartarazten diguten mezuei entzungor egiten diegu. Ondorioa? Thailandia edota Filipinak bezalako herrialdeetako txoko ederrenak itxi behar izan dituzte, turismoak irentsi ez ditzan. Gogoratzen Leonardo DiCaprioren The Beach filmeko Maya Bay hondartza magikoa? Dagoeneko inork ezin du zapaldu, eta desagertzeko zorian dago.

 


May Bay: espero duguna...


... eta errealitatea.

 

Orduan, bidaiatzeari utzi behar diogu? Ez du zertan; baina gure bidaiak eragingo dituen aldaketen inguruan kontziente izan behar dugu. Beharbada masifikatuak dauden lekuak aukeratu beharrean modu xumeagoan bidaiatzen hasi behar dugu, ahalik eta eragin txikiena eginez, hegazkin gutxiago hartuz, gertuko lekuak ezagutuz, eta babestutako paisaiak errespetatuz. Eta zu, nora joango zara aurten?