Bi tximino atxilotuta

Bi tximino atxilotuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-tximino-atxilotuta/@@download/image/30p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Bi tximino atxilotuta
Bangladesheko Dhaka hiriburuko poliziak drogarekin trafikatzen zuten bi tximino atxilotu ditu. Dirudienez, droga saltzaileek droga banatzeko erabiltzen zituzten tximinoak eta banatzaile lana ez ezik, kobratzailearena ere egiten zuten animaliek, dirua jasotzeko ere trebatuta zeuden eta. Atxilotu ondoren, bi tximino hauek zoologikoan sartu dituzte. Kontuz ibili beharko dute zoologikoko gainerako animaliek!