Bewitched (Embrujada / Ma sorciere bien aimee) *

1964tik 1972ra, Bewitched telesailak arrakasta handia izan zuen mundu osoan. ETB2 kateak ere Embrujada izenburuarekin eskaini zuen telesail ospetsu hori. Bertan, Samantha izeneko etxekoandre atseginak hamaika sorginkeri erabiltzen du senar tentelari adarra jotzeko; sorginkeria bat egin behar duen bakoitzean, sudurrarekin keinu eginez. Nora Ephron zuzendari merengetsua Bewitched telesailaren zinema egokitzapenarekin datorkigu oraingoan. Film horretan, Nicole Kidman aktoreak du rol nagusia. Isabel du izena eta, sorgina izan arren, bizitza arrunta egin nahi du. Egun batean, Jack izeneko aktore batekin egingo du topo. Jack jatorra sasoi txarra pasatzen ari da, eta Bewitched telesaileko Samantha sorginaren rola egin dezan eskatuko dio Isabeli. Komedia kaskarra da oso.