Betaurreko moreak hezkidetza-gida berria ezagutzen duzu?
Betaurreko moreak: Gipuzkoako haur eta nerabeentzako zerbitzuetan garatzeko hezkidetza-gida aurkeztu berri dute. Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek, Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean osatu dute gida.

Gida atal desberdinetan banatua dago, ezagutza teorikoak eta praktikoak uztartuz: hala nola, hezkidetzari buruzko argibideak, hezitzaileei zuzenduriko irizpideak, ebaluazio-sistemak diseinatzeko azalpenak edo ekintza desberdinak aurrera eramaten laguntzeko eranskinak aurki daitezke bertan.
Egileak, Joseba Gabilondo Markes eta GAZTEZULOko kolaboratzaile den Ibai Fresnedo izan dira. Argitaratzaileak aldiz, Gaztematika. Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistema.
Kontsulta ezazu gida