Bestela bizi!

'Sistema aldatu, ez klima!' eta 'Ondasun material guttiago, elkartasun gehiago!' dira Bizi! bete-betean definitzen duten bi leloak, larrialdi ekologikoa eta justizia soziala baitira Ipar Euskal Herrian 2009an sortu mugimendu altermundialista honen kezka eta ardatz.
Herve Kempf kazetari eta idazle ekologistaren hitzaldi batek piztu zuen metxa. Manu Robles Arangiz Fundazioak gonbidatuta, egileak Comment les riches detruisent la planete (2007) Nola aberatsek planeta suntsitzen duten liburua aurkeztu zuen Baionan; 2009 urtea zen. Aberastasunaren partekatze ezaren eta krisi ekologikoaren arteko lotura argia bezain jasanezina zela ulertuta, hitzaldietatik haratago gehiago egin beharra zegoela ulertu zuen orduan herritar talde batek, eta halaxe, ekainean bertan, hamabi lagunek Bizi!-ren Sortze Biltzarra gorpuztu zuten. Urte bereko abenduan, klima aldaketari aurre egiteko goi bilera egin zuen Nazio Batuen Erakundeak Konpenhagen eta Bizi!-k 21 militante mobilizatu zituen orduko protestetara. Egun, kasik 200 kide dira.
Tartean badira urte luzez euskararen eta eskubide zibil nahiz politikoen inguruan jardundako Demo ohi batzuk, baina Bizi!-n modu kolektiboan eragiten hasi nahi duten herritar guztiak dira ongietorriak eta aintzatetsiak: "Bizi!-k ibilmolde demokratiko bat plantan jarriko du, kide bakoitzak bere estrategia eta lan konkretuak osoki zehaztu eta kontrolatzeko gisan. Kide bat boz bat".
Egin eta eragin
Ekoizpen, kontsumo, garraio, laborantza eta banku arloetan ipinia dute gogoa, krisi energetikoaren aurrean bestelako produkzio molde batzuk sustatuz, autoaren ordezko alternatibak atzemanez eta finantza etikoa aldarrikatuz, adibidez. Azken batean, beste gisa bateko bizimoldea posible dela erakutsi nahi dute: nekazaritza nahiz abeltzantza iraunkor eta herrikoiean sustengatua, energia iturri berriztagarriak hobetsita eta jendartearen egiazko beharrei erantzungo dion neurrizko ekoizpen efiziente eta optimizatua baliatuta, gainkontsumoa arbuiatuta.
Horiexek helburuak; eta bortxa gabeko ekintzak borrokarako tresna. Hala, makina bat karrika-antzerki, giza-kate, txirrindula-martxa, manifestaldi antzeztu eta flashmob antolatu dituzte urte hauetan; baita saltoki kate handien parodiazko okupazioak edota kontu korronteak bertan behera utziz hainbat banketxeren aurkako boikot kolektiboak eta gauez pizturik geratzen diren argien itzaltze masiboak ere.
Dena dela, ekintzari bezainbesteko garrantzia aitortzen diote aldez aurretiko gogoetari eta formazioari. Horregatik, Bizi!-ko kideek ostiralero jasotzen dituzte gogoeta testuak eta ez dira gutxi, halaber, antolatzen dituzten bilkura eta hitzaldiak.
Nork bere ekarpena
Tokiko taldeetan aritzen dira batzuk: Ipar Aturrikoan edo Larrunekoan kasu, beren inguru hurbilean eraginez. Gutxienez hiru kidek borondatea agertzea ezinbestekoa da gune geografiko zehatz batean honelako tokiko talde bat sortzeko.
Beste batzuk, aldiz, eremuka baino gehiago gaika inplikatzen dira kezka berezia sortzen dien gai horren inguruan: Autoari Alternatiba deritzon taldea da aukeretako bat, garraio eskemak aldarazi nahi dituztenentzat; Kontsumo Arduratsua izenekoa da beste bat, gizakion aztarna ekologikoa txikitzeko konbentzimendua dutenentzat; Lana taldea langabeziaren nahiz prekarietatearen aurka eta aberastasunaren banaketaren alde aritzeko; Finantza Etikoa taldea bankuen nazioarteko inbertsioek dakarten suntsipen ekologiko eta soziala salatzeko; Zero Zabor taldea hondakinen kudeaketarako... eta abar.
Era berean, mugimendu honen baitako talde teknikoetan diharduenik bada: Itzulpen taldea komunikazio euskarri guztiak elebitan (euskaraz eta frantsesez) joango direla bermatzeko, Pikutarat fanzinea osatzeaz arduratzen den taldea, Argazki nahiz Bideo taldeak, Idazkaritza taldea, Formakuntza taldea... baita Batukada taldea ere manifestaldiak girotzeko!
Euskal Herritik mundura
Bizi!-k Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoa ditu ekintza eremu, eta momentuz behintzat, kontent dira bildutako oihartzunarekin. Batez ere aldez aurretik egituratuak ziren sare militanteen aldetik jaso omen dute erantzun baikorra, tartean, Demo ohien aldetik. Besteak beste, ATTAC transakzio finantziarioen tasaziorako elkartearekin, CGT trenbideetako langile anarkosindikalistekin eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin ari dira elkarlanean. Nolanahai ere, halako ibilbide kritikorik ez zekarren jendearengana ere iristen hasi dira emeki-emeki, eta hori dute lorpen handiena.
Mugimendu altermundialista izateak, bestalde, mundu osoa barnebiltzen duen sare erraldoi horren baitan mobilizatu eta informazioa partekatzea dakar. Ingurumenaren krisia justizia sozialaren bidetik konpontzeko engaiamenduan bidelagun dituzte nazioarteko foroak, eta ber maneran, hemen, Euskal Herrian eraikitako alternatiba eta lan moldeak ere badira ekarpen garrantzitsua haientzat. Kritikatzeaz haratago gaurdanik posible diren alternatibak proposatu eta mamitzea baita xedea.
Gogoa aitzinean
Hastear den 2012/2013 ikasturte honetan, beti ere besteak ahantzi gabe, bi borroka ildo zehatzetara bideratuko ditu indarrak Bizi! mugimenduak. Batetik, Abiadura Handiko Trenaren aurkako kanpainan jarraituko dute lanean, ikuspegi ekologistatik noski, baina baita gure denboraren kudeaketaren inguruko hausnarketa sustatuz ere. Eta bigarrenik, erronka polita dute heldu den urtarrilean indarrean izango den Eusko tokiko euskal moneta sozial ekologikoa ezagutzera eman eta suspertzeko.