Beste urte batez, martxan da Leioako Film Laburren lehiaketa

Beste urte batez, martxan da Leioako Film Laburren lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-urte-batez-martxan-da-leioako-film-laburren-lehiaketa/@@download/image/leioako_film_la_1373272425.jpg
2013/07/08
berria
XX. edizioa izango du aurten Leioako Film Laburren lehiaketak, eta lanak bidaltzeko epea urriaren 11ra bitarte mantenduko dute zabalik. Deialdi irekia egin dute antolatzaileek, interesa duen edonork bere lantxoa bidali eta saria eskuratzeko aukera izan dezan. Animatu!


Kultur Leioak eta Leioako Udalak antolatzen duen Film Laburren lehiaketaren 20. edizioa abian da dagoeneko. Parte hartu nahi dutenek, zuzeneko grabazioak ala animazioak egin beharko dituzte, gehienez ere 15 minutuko iraupenekoak. Gaia erabat librea da, eta lanak grabatu eta editatu ostean, DVD formatuan aurkeztu behar dira urriaren 11 baino lehen Kultur Leioan bertan. Erraza dirudi, ezta?

Ondoren, Leioako alkateak eta gaian adituak diren beste hiru pertsonak ebatziko dute film labur onenak zeintzuk diren, horretarako kalitate artistikoa, sormena, originaltasuna, maila teknikoa, produkzioa eta kontzeptua bera kontutan hartuz. Eta azaroaren 29an, 19:30ean, Kultur Leioan egingo dute sari banaketa. Lehen bi sari emango dituzte, gaztelerazko kategorian bata, eta euskarazkoan bestea, eta 1.000 eurona jasoko dituzte egileek; 2. saria, aldiz, 700 eurokoa izango da, eta herriko lanik onenarena 400 eurokoa.

Lan guztiak ikusgai izango dira Kultur Leioaren webgunean, eta sari banaketa ekitaldian ere proiektatuko dituzte. Hasi zaitezte zuenak prestatzen!