Beste urte batez, abian da Bergara Hiria argazki lehiaketa

Beste urte batez, abian da Bergara Hiria argazki lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-urte-batez-abian-da-bergara-hiria-argazki-lehiaketa/@@download/image/andres_indurain_1365061408.jpg
2013/04/04
berria
Bergarako Udalak eta Arizondo Argazkizale Elkarteak, 39. urtez, Bergara Hiria izeneko argazki lehiaketa antolatu dute. Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 8ra bitarte izango da zabalik, eta irabazleen izenak hilaren 11n jakinaraziko dituzte. Animatu!


Gai librea eta parte hartze irekia dituen argazki lehiaketa da Bergara Hiria izenekoa. Ez da argazkigintzan aditua izan behar irudi txukun bat egin eta ekimenean parte hartzeko; gainera, zuri-beltzezkoa ala koloretakoa izan daiteke, eta edozein teknika edo prozedura erabiliz osatutakoa. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere lau lan aurkeztu ahal izango ditu 40x50 zentimetroko kartulinan, argazkiaren tamaina edozein izan daitekeen arren (beti ere, kartulinan sartzen bada).

Lanak entregatzeko epea maiatzaren 8ra bitarte izango da zabalik. Horretarako, Bergarako udaletxera zuzenean jo daiteke, edota posta zertifikatuz bidali. Ondoren, antolatzaileek izendatutako epaimahaik irabazleen izenak jakinaraziko ditu hilaren 11n, eta bi aste geroago, maiatzaren 24a, ostirala, sari banaketa ekitaldia egingo dute Aroztegi Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Ordutik hasi eta ekainaren 9ra arte, aurkeztutako argazki guztiak ikusgai jarriko dituzte areto horretan bertan.

Sariei dagokienez, 210 euro eta trofeoa jasoko ditu lehenak, 180 euro eta trofeoa bigarrenak, 150 euro eta trofeoa hirugarrenak, eta 120 euro eta trofeoa Herriko Argazkirik Onenak. Parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du, eta noski, argazkiek aldez aurretik argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute. Zorte on!