Beste herrialdera bidaiatu behar dutenek "txerto pasaportea" eramatearen beharraz eztabaidan ari da Europa

Beste herrialdera bidaiatu behar dutenek "txerto pasaportea" eramatearen beharraz eztabaidan ari da Europa Frantziak eta Espainiak diote honelako dokumentu batek berrogeialdiak eta PCR probak ekidingo lituzkeela mugetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beste-herrialdera-bidaiatu-behar-dutenek-txerto-pasaportea-eramatearen-beharraz-eztabaidan-ari-da-europa/@@download/image/pasaporte-serologico.jpg
2021/01/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Frantziak eta Espainiak diote honelako dokumentu batek berrogeialdiak eta PCR probak ekidingo lituzkeela mugetan.
Beste herrialdera bidaiatu behar dutenek "txerto pasaportea" eramatearen beharraz eztabaidan ari da Europa

Europar Batasuneko herrialdeak koronabirusaren aurkako txertoa ezartzen  hasiak dira, eta horren harira gai bat mahai gainean ezarri dute: txerto pasaporte baten beharra ala ez beste herrialdeetara igarotzeko. 

Frantzia pasaportearen alde azaldu bada ere, ez du begi honez ikusten pasaporte immunologikoak bidaiarien mugimenduak mugatzea Europar Batasunaren barruan eta horik kanpora ere. Honela, ordezkari frantsesaren ustez pasaportea onargarria da erakusteko pertsonak horrek txertoa hartu duela, eta beraz, ez dela beharrezkoa izango bidaiari horrek PCR proba egitea edo berrogeialdia burutzea. 

Espainiar Estatuak antzeko iritzia azaldu du gogoraraziz egun beste herrialdeetako bidaiariei eskatzen zaizkien PCR negatiboak dokumentu honekin ez liratekeela beharrezkoak izango. Honela, Espainiak aipatzen du, dokumentu hau eskuratzea nahitaezkoa izango ez balitzateke ere, pizgarri bat litzatekeela biztanleak txertoa hartzera animatzeko. Belgika, bestalde, txerto pasaporte moduko honen alde azaldu da, baina nahiago luke mundu mailan eramango balitz aurrera berau sortzeko prozesua Munduko Osasun Erakundearekin batera eginez. 

Berez, pasaporte berria ez litzateke zerotik sortu beharko, baizik eta immunizazio ziurtagiria deitutako erabiliko litzateke funtzio horretarako. Ziurtagiri hauen funtzio nagusia farmakobigilantzia da: txertoaren inguruko datu pertsonalak biltzea, birusaren aurrean duen immunizazio denbora behatzea... Europar komisioaren arabera hiritarren txerto egoera erakusteko tresna izango litzateke, eta horrela, normalitatera bidean hiritarren osasuna bermatzeko modua. Ikusi egin beharko da azkenik zein erabaki hartuko den datozen bileretan.