Beruna ****

Beruna metal astuna da izatez, baina are astunagoa da Ispasterreko hirukote honen eskaintza berria. Lan motel eta iluna, tarteka zati azkarragoekin, doom, sludge edota post metalaren zaleen gustukoa. Ni, behintzat, hipnosi sakon batean murgildu ninduen hasieratik, diskoa osatzen duten bi abestien hamabi eta hamabost minutuak trantze egoeran igaro nituen. Maxi formatuan ateratako laneko abestietako bat errusierazkoa da, eta bestea euskarazkoa. Euren kabuz grabatu eta Xanpek (PILT) nahastu ditu Bilboko Koba estudioan. Hasiera batean CD formatuan atera badute ere, aukera bikaina litzateke biniloan ere egitea. Bitartean, Myspacen debalde jaitsi daiteke.