Bertsulari gazteen tenorea

Iparraldeko Bertsulari Txapelketako finalisten profila osatu du GAZTEZULOk, profil gaztea, ezohikoa. Jarraian dituzue bakoitzaren zaletasunak eta beste zenbait bitxikeria.

Amets Arzallus 1983ko azaroaren 29an sortu zen Donibane Lohizunen. Egun Hendaian bizi da. Kirola du afizio, futbola batik bat. Realaren jarraitzaile da, baina ez txikitan bezain sutsua. Agure zaharra izeneko abestiak hunkitzen du Amets. Mutiko fina janari kontuetan, marisko zale amorratua da hendaiarra.

Maddalen Arzallus 1990eko abenduaren 27an sortu zen Donibane Lohizunen. Egun Hendaian bizi da. Hizkuntzak ikastea eta gitarra jotzea ditu afizio. Parranda egitea, berriz, ez du hainbeste maite. Musika zalea, aukeran nahiago ditu doinu lasaiak. Unai Elorriagaren idazkera gustuko du eta izugarri gozatu du bere azken liburua, Vredaman", irakurriz. Amaren piper beteek eta amonaren porrusaldak zoratzen dute.

Odei Barroso 1988ko irailaren 7an sortu zen Barakaldon. Egun Urruñan bizi da. Bertsolaritza eta musika ditu afizio. Mikel Laboaren doinuek hunkitzen badute ere, biziki maite ditu metal kutsuko doinu gogorrak. Haragi zale amorratua, xolomoa eta xerra bat aukeratu ditu bazkaritarako. Joseba Sarrionandia du idazle kuttuna.

Karlos Aizpurua 1971ko uztailaren 20an sortu zen Oiartzunen. Egun Saran bizi da. Irakurtzea biziki maite du Karlosek eta Joseba Sarrionandiaren "Hnuy illa nyha majah yahoo" du liburu kuttuna. Musika kontuetan, berriz, Ruper Ordorika du gustukoenetako bat. Jatun ona, ondo erretako txuleta eder batekin osatuko luke menua.

Ekhi Erremundegy 1989ko irailaren 2an sortu zen Baionan eta bertan bizi da. Festa egitea du afizio eta erretako txuleta batek zoriontsu egiten omen du. Fermin Muguruzaren jarraitzaile, Hertzainak du talde kuttuna. Literatura kontuetan, gai serioak jorratzen dituzten liburu potoloak ditu atsegin: Txanogorritxuren ipuina du maiteena.

Xumai Murua 1985eko urtarrilaren 17an sortu zen Baionan. Egun Azkainen bizi da. Kirolzale amorratua, berdin dio zertan aritu: palaz, futbolean Irakurtzea atsegin duen arren, zaila zaio liburu bat aukeratzea. Musikari dagokionez, ordea, zalantza gutxi du: edozein trikiti piezarekin kontent naiz. Jatun ona, haragi zale amorratua omen da: txuleta on batekin bapo naiz.

Sustrai Colina 1982ko urriaren 20an sortu zen Miarritzen. Egun Urruñan bizi da. Gustuko du kirola, ikusteko eta egiteko. Baina, batez ere, kirola egin osteko sofa egonaldiak ditu maite. Andres Calamaro du musikari kuttunetako bat eta liburu bat aukeratzekotan ez du zalantza izpirik: Joseba Sarrionandiaren "Hitzen ondoeza". Sustrai bazkaltzera gonbidatu nahi duenak legatza prestatuz asmatuko du: saltsan, frijituta nahiz labean.

Miren Artetxe 1985eko ekainaren 6an sortu zen Hendaian. Egun Araban bizi da. Mirenek afizio asko ditu eta nahikoa lan izan du bakar bat aukeratzen. Stchocolm S Zarauzko musika taldearen jarraitzaile sutsua, talde beraren " hegazkin baten kea " abestia gomendatu digu. Gustuko du irakurtzea eta biziki maite du Agota Kristoff-en "Koaderno handiak".
Txapela amets?

Doinu lasaiak eta piper beteak
Maddalen Arzallus 1990eko abenduaren 27an sortu zen Donibane Lohizunen. Egun Hendaian bizi da. Hizkuntzak ikastea eta gitarra jotzea ditu afizio. Parranda egitea, berriz, ez du hainbeste maite. Musika zalea, aukeran nahiago ditu doinu lasaiak. Unai Elorriagaren idazkera gustuko du eta izugarri gozatu du bere azken liburua, Vredaman", irakurriz. Amaren piper beteek eta amonaren porrusaldak zoratzen dute.
Metal kutsuko bertsokera
Odei Barroso 1988ko irailaren 7an sortu zen Barakaldon. Egun Urruñan bizi da. Bertsolaritza eta musika ditu afizio. Mikel Laboaren doinuek hunkitzen badute ere, biziki maite ditu metal kutsuko doinu gogorrak. Haragi zale amorratua, xolomoa eta xerra bat aukeratu ditu bazkaritarako. Joseba Sarrionandia du idazle kuttuna.
Gora "Sarri" eta "Ruper"!
Karlos Aizpurua 1971ko uztailaren 20an sortu zen Oiartzunen. Egun Saran bizi da. Irakurtzea biziki maite du Karlosek eta Joseba Sarrionandiaren "Hnuy illa nyha majah yahoo" du liburu kuttuna. Musika kontuetan, berriz, Ruper Ordorika du gustukoenetako bat. Jatun ona, ondo erretako txuleta eder batekin osatuko luke menua.
Txanogorritxurekin maiteminduta
Ekhi Erremundegy 1989ko irailaren 2an sortu zen Baionan eta bertan bizi da. Festa egitea du afizio eta erretako txuleta batek zoriontsu egiten omen du. Fermin Muguruzaren jarraitzaile, Hertzainak du talde kuttuna. Literatura kontuetan, gai serioak jorratzen dituzten liburu potoloak ditu atsegin: Txanogorritxuren ipuina du maiteena.
Gora inpernuko hauspoa!
Xumai Murua 1985eko urtarrilaren 17an sortu zen Baionan. Egun Azkainen bizi da. Kirolzale amorratua, berdin dio zertan aritu: palaz, futbolean Irakurtzea atsegin duen arren, zaila zaio liburu bat aukeratzea. Musikari dagokionez, ordea, zalantza gutxi du: edozein trikiti piezarekin kontent naiz. Jatun ona, haragi zale amorratua omen da: txuleta on batekin bapo naiz.
Munduko "sofing" txapelduna
Sustrai Colina 1982ko urriaren 20an sortu zen Miarritzen. Egun Urruñan bizi da. Gustuko du kirola, ikusteko eta egiteko. Baina, batez ere, kirola egin osteko sofa egonaldiak ditu maite. Andres Calamaro du musikari kuttunetako bat eta liburu bat aukeratzekotan ez du zalantza izpirik: Joseba Sarrionandiaren "Hitzen ondoeza". Sustrai bazkaltzera gonbidatu nahi duenak legatza prestatuz asmatuko du: saltsan, frijituta nahiz labean.
Errimen koaderno handiak