Bertsozale Elkarteak Gai-jartzaile Eskola martxan jarriko du urrian

Bertsozale Elkarteak Gai-jartzaile Eskola martxan jarriko du urrian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsozale-elkarteak-gaijartzaile-eskola-martxan-jarriko-du-urrian/@@download/image/bertsozale_1402062347.jpg
2014/06/06
berria
Bertsozale Elkarteak Gai-jartzaile Eskola martxan jarriko du urrian

Urritik maiatzera bederatzi saio eskainikoditu Gai-jartzaile eskolak, hileko lehen larunbat goizetan. Josu Goikoetxeagernikarrak zuzenduko du, urtetako ibilbidea eta eskarmentua duengai-jartzaileak. 



Eskolak hiru helburu nagusi izango ditu: gai-jartzaile lanari etaofizioari ospea ematea, gai-jartzaileak trebatzea eta gaien inguruko gogoetabideratzea. Horretarako ikasleek hitzaldi tematikoak eta ariketa praktikoakizango dituzte.

Sustrai Colinak gidatutako Sustapentaldeko kideekin batera ari da Goikoetxea egitaraua osatzen; aurrez lotutakoemaileek hitzaldiak eskainiko dituzte, eta ondoren eztabaida foroak, tailerrak,ariketa praktikoak eta ikustaldiak egingo dira. Horrez gain, ikasleek bi bertsosaiotan parte hartu ahal izango dute.

Taldeak 15-20 ikasle bitartean izango ditu,eta ekainetik irailera bitartean eman ahalko da izena.