Bertsotan trebatzeko nahia duzu? Karta-jolas honek lagunduko dizu!

Bertsotan trebatzeko nahia duzu? Karta-jolas honek lagunduko dizu! Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bat egin dute sei karta sortez osatutako bilduma sortzeko bertso eskolentzat. Karta-jolas hauek haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko aukera ematen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsotan-trebatzeko-nahia-duzu-karta-jolas-honek-lagunduko-dizu/@@download/image/63fe67aa-180d-48d5-b6f3-d3bf5090c76c.jpeg
2021/02/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bat egin dute sei karta sortez osatutako bilduma sortzeko bertso eskolentzat. Karta-jolas hauek haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko aukera ematen du.
Bertsotan trebatzeko nahia duzu? Karta-jolas honek lagunduko dizu!

Bertso eskoletan eta ikastetxeetan baliatzeko materiala dela azaldu dute. Izan ere, Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldetan sortu dituzte karta hauek. 

Hori dela eta, bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango zaie opari moduan. Hala ere, ale gehiago behar dituenak eskaera egin dezake. Datozen asteetan egingo dituzte banaketak herrialdeko Bertsozale elkarteen bidez. 

Modu fisikoaz gaindi, nahi duenarentzat, karta-jolasak PDF fitxategian eskuragarri daude bertsoeskola.eus atarian. Honela, ez hain haurrek, baina bertsotan ondo moldatzen ez denak ere jolas hau probatzeko aukera izango du: puntuari erantzuteko (laguntza gisa oinak emanda), azken puntua eta oinak harturik kopla edo bertsoa osatzeko, lau edo zortziko oinak emanda puntutan zein bertsotan egiteko, gaiak sortzeko (pertsonaiak, egoerak eta emozioak konbinatuz), errimatzen duten kartak lortzeko eta kantuan aritzeko, eta pasa hitza jolasarekin asmakizunak igartzeko.