Bertsolaritza, kultura intereseko ondare

Bertsolaritza, kultura intereseko ondare Merezitako aitorpena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolaritza-kultura-intereseko-ondare/@@download/image/b8510dee-5190-47b5-88ef-05177b493f14.jpeg
2018/06/21
albiste-laburra
Merezitako aitorpena!
Bertsolaritza, kultura intereseko ondare

Nafarroako Gobernuak bertsolaritza kultura-intereseko ondare izendatu du bertsolaritza, ondare materiagabekoaren kategorian. Hala jakinarazi du Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gaztedia kontseilariak: "Ez dago zalantzarik hizkuntzari lotutako ondare aberatsa dela, eta gainera eskoletan egiten den lanagatik etorkizuna bermatua duena".

 

Ondare materiagabearen arloan Nafarroak onartuko seigarren Kultur Intereseko Ondasun izendapena da bertsolaritzarena. Aurretik, Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak jasoa dute herrialdean ondare materiagabeak jaso dezakeen babes mailarik gorena. Zorionak!