Bertsolaritza, feminismoa eta ahalduntzeari buruzko hitzaldia Senperen

Bertsolaritza, feminismoa eta ahalduntzeari buruzko hitzaldia Senperen Miren Artetxek gai horien inguruko hausnarketa egingo du gaur Larraldea etxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolaritza-feminismoa-eta-ahalduntzeari-buruzko-hitzaldia-senperen/@@download/image/jarraia203721.jpg
2021/11/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudia: Patxi Beltzaiz

Miren Artetxek gai horien inguruko hausnarketa egingo du gaur Larraldea etxean.
Bertsolaritza, feminismoa eta ahalduntzeari buruzko hitzaldia Senperen

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Eusko Ikaskuntzak Bertsolaritza, Feminismoa eta Ahalduntze Kolektiboa. Ibilbide baten kontaketa posible bat hitzaldia antolatu dute, Akademiatik Tartarika hitzaldi-zikloaren harira, unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari hurbildu eta eztabaida sustatzeko helburuarekin. Miren Artetxek eskainiko du hitzaldia eta Eusko Ikaskuntzako Oihana Zamponi arituko da aurkezle lanetan.

Miren Artetxe hendaiarra Euskal Filologian lizentziatua da eta soziolinguistikan ikerlaria. Bertso munduan aritu da umetatik, eta bertso-eskolako irakasle eta Bartzelonako Euskal Etxeko irakasle aritu izan da lanean. Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak tesia egin zuen, eta egun EHUko unibertsitatean Bilboko Hezkuntza fakultatean ari da irakasle lanetan. Argia eta Jakin aldizkarietan ere idazten du. 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuaren egilea da, Ane Labakarekin batera.

Hitzaldia gaur izango da Senpereko Larraldea etxean, 18:30ean. Hitzorduan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da  komunikazioa@ueu.eus helbidean.