Bertsolari txapelketak txanpa betean

Iparraldeko Bertsulari Txapelketak dagoeneko baditu zortzi finalista: Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Karlos Aizpurua,Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erremundegi. Azaroaren 15ean jokatuko dute azken txanpa. Bizkaiko txapelketa ere aurrera doa.
Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erremundegi dira finalean izango diren bertsolarietako zortzi. Falta diren beste biak kanporaketa saioetan eskuratutako puntuen arabera erabakiko dira.
Bizkaiko Txapelketa
Bizkaian, berriz, finalerdietarako sailkatzeko lehian aritu dira asteburuan. Larunbatean Larrabetzun izandako kanporaketan Miren Amuriza izan zen txapeldun eta berak eskuratu zuen txartela, lortutako 403 puntuei esker. Amurizaz gain, Igor Elorza, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Oihana Bartra dira beste hiru sailkatuak.