Bertsolari Txapelketa Nagusirik ez 2021. urtean

Bertsolari Txapelketa Nagusirik ez 2021. urtean Datorren urtean lau urte betetzen dira azkeneko Bertsolari Txapelketa nagusia ospatu zenetik. Ez da ordea 2021. urtean txapelketarik egongo. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolari-txapelketa-nagusirik-ez-2021-urtean/@@download/image/f535e9be-330f-4933-8a9e-1a341ac15b79.jpeg
2020/12/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Datorren urtean lau urte betetzen dira azkeneko Bertsolari Txapelketa nagusia ospatu zenetik. Ez da ordea 2021. urtean txapelketarik egongo.
Bertsolari Txapelketa Nagusirik ez 2021. urtean

2021eko irailean Bertsolari Txapelketa Nagusiari hasiera ematea zen asmoa, ohikoa den moduan, baina Bertsozale Elkarteak iragarri duenez nekez betetzen dira txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak.

COVID-19a dela eta, txapelketa eta bertso saio ugari geratu dira jada bertan behera eta Bertsozale Elkarteak adierazi du bertso-eskolek ere normaltasunez aritzeko zailtasunak dituztela. Gainera, txapelketa nagusiak, egun pentsaezina den jende multzoa elkartzen du eta osasuna lehenetsiz, gerta liteke momenturen batean parte-hartzaileren bat parte hartu ezinik geratzea. Txapelketa hasi eta bukatzeko bermerik ez dagoela adierazi du elkarteak. 

Honela, Bertsolari txapelketen zikloa atzeratuko da. Izan ere, udazkenean ospatzekoak ziren Bizkaiko txapelketa eta Xilaba txapelketa bertan behera geratu ziren. Era berean, 2021eko lehen hilabetetan egitekoak ziren Araba eta Nafarroako txapelketak ere atzeratu egingo direla iragarri zen. 

Hau guztia dela eta, Txapelketa Nagusia ere atzeratzea erabaki du elkarteak, data berririk zehaztu gabe. Pandemiaren bilakaeraren eta bertsolaritzaren egoeraren arabera data berria erabakiko da.