Bertsolari Txapelketa Nagusia Martxan

Bertsolari Txapelketa Nagusia Martxan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolari-txapelketa-nagusia-martxan/@@download/image/20091098222bertsolari_txapelketa.jpg
2012/12/13
berria

Martxan da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Lehen final-laurdenekoa Zestoan jokatu zen urriaren 3an, eta Jone Uria bertsolari gazteak atera zuen punturik gehien. Guztira 44 bertsolari arituko dira lehian, abenduaren 13an BEC-en ospatuko den final handirako txartel baten bila. Datozen asteburuetan, bada, hainbat aukera izango da bertsoaz gozatzeko:  Leitza, Bilbo, Uztaritze, Zarautz eta Laudioko final-laurdenekoak.



Lehenengo saioak etor daitezkeenen inguruko pista batzuk eman zituen: goraino bete zen Zestoako kiroldegia, giro bikaina bizi izan zen saio guztian zehar, eta bertsolariak ere gogotsu aritu ziren. Bertsolari gazteek txapelketan izango duten pisua ere agerian gelditu zen, 28 urte baitzituen parte hartzaile zaharrenak eta 19 puntuaketa altuena lortu zuen Jone Uria algortarrak.

Leitza eta Bilbo dira hurrengo zitak. Lehenengoa urriaren 10ean, Udal Kiroldegian, Ainhoa Agirreazaldegi, Ibon Ajuria, Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Xabier Sukia, Iñigo Olaetxea eta Etxahun Lekuerekin. Bilbokoa, ordea, urriaren 11n Arriaga antzokian Asier Otamendi, Iñaki Zelaia, Maddalen Arzallus, Jexus Mari Irazu, Julio Soto eta Amaia Agirrerekin.

Finala izan ezik gainerako saio guztiak arratsaldeko 17:30ean ospatuko dira, eta sarrerak 9 eurotan jarri dituzte (4 eurotan 16tik beherakoentzat). Informazio gehiago nahi duenak www.txapelketanagusia.eu web gunean topatu ahalko du, eta sarrerak erosteko modua ere badago www.bertsosarrerak.eu helbidera jota.