Bertsolari aldizkariak 30 urte bete ditu

Bertsolari aldizkariak 30 urte bete ditu Urteurrena ospatzeko Joxean Agirre eta Beñat Hach Embarek ETB1eko Hitzetik Hortzera, bertsolaritzako programan egongo dira asteburuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsolari-aldizkariak-30-urte-bete-ditu/@@download/image/image_large.jpeg
2021/02/22
berria

Ane Urrutikoetxea aneurruti

Urteurrena ospatzeko Joxean Agirre eta Beñat Hach Embarek ETB1eko Hitzetik Hortzera, bertsolaritzako programan egongo dira asteburuan.
Bertsolari aldizkariak 30 urte bete ditu

30 urte, azkar esaten da! 1991an jaio zen Bertsolari aldizkaria, eta urte hartan argitaratu zuten Mañukorta bertsolaria bizarra mozten; lehen zenbatik hartatik hona beste 120 kaleratu dituzte. ZORIONAK!

Bertsolari aldizkariaren 30 urteak ospatzeko Joxean Agirre eta Beñat Hach Embarek ETB1eko Hitzetik Hortzera, bertsolaritzako programan egon dira asteburuan; larunbat honetan 21:00etan eskaini dute programa, eta igandean 15:00etan. 30 urte hauetako bitxikeria eta aldaketez aritu dira saioan, EITBko web orrian ikusi daitekeenez.

Joxean Agirre aldizkariaren sortzailea izan zen; Hach Embarek aldiz gaur egungo lanaren inguruan aritu da programan, urtaro bakoitzeko edizioaren koordinazioaz arduratzen baita. Elkarrizketan zehar, zenbaki bakoitza urtaroz urtaro berezi egiten duten aniztasun, atal eta ezaugarriak ezagutu daiteezke. Hiru hilerik behin argitaratzen da bertsolaritza aldizkaria eta harpidetzak 29 euro balio ditu urtean.