Bertsoa eta zirkua uztartuko dituzte Tolosan abenduan

Bertsoa eta zirkua uztartuko dituzte Tolosan abenduan Haurrei eta helduei zuzendutako saio bana egingo dute abenduaren 11n, eguerdian eta arratsaldean. Gure Zirkuko ohiko emanaldiak ere egingo dituzte abenduaren 17tik urtarrilaren 4ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsoa-eta-zirkoa-uztartuko-dituzte-tolosan-abenduan/@@download/image/gure_zirkua_ordizian.jpg
2021/11/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudi nagusia: Aimar Maiz/ Goierriko Hitza

Haurrei eta helduei zuzendutako saio bana egingo dute abenduaren 11n, eguerdian eta arratsaldean. Gure Zirkuko ohiko emanaldiak ere egingo dituzte abenduaren 17tik urtarrilaren 4ra.
Bertsoa eta zirkua uztartuko dituzte Tolosan abenduan

Bertsoa eta zirkua lotuko dituzte Gure Bertso Zirkua ikuskizunean, Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta. Ahozko inprobisazioa eta zirkuko disziplina desberdinak izango ditu ardatz bi emanaldi izango dituen ikuskizunak. Abenduaren 11n izango dira saioak, Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan.

Eguerdian, 12:00etan, haurrei eta gaztetxoenei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute Gure Zirkuko artistek eta Tolosaldeko hiru bertsolarik: Oihana Iguaranek, Unai Mendizabalek eta Haritz Mujikak. Gaiak eta emanaldiaren iraupena adin-tarte horretara egokituko dituzte. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira. 

Arratsaldean,18:00etan, helduentzako emanaldiaren txanda izango da. Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto arituko dira bertsotan, Gure Zirkuko artistekin batera. Arratsaldean ere Iker Iriarte eta Imanol Artola arduratuko dira bertsolariei nahiz zirkuko artistei gaiak jarri, eta bertsoak eta zirkua uztartzeko bideratze lana egiteaz. 

Sarrera gutxi  batzuk gelditzen dira oraindik eta Galtzaundiren bulegoan eskura daitezke. 

Ohiko emanaldiak abenduan eta urtarrilean
Gure Zirkuak abenduaren 17tik urtarrilaren 4ra Tolosan 15 emanaldi egingo dituela ere iragarri du. Laugarren birako azken emanaldiak izango dira Tolosakoak. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dituzte salgai webgunean