Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabaldu du Bertsozale Elkarteak Begirale, sukaldari, eta zuzendari lanetarako deialdiak daude zabalik datorren astelehenera arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-udalekuetako-hezitzaileen-izen-ematea-zabaldu-du-bertsozale-elkarteak/@@download/image/image_large.jpg
2022/02/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Begirale, sukaldari, eta zuzendari lanetarako deialdiak daude zabalik datorren astelehenera arte.
Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Bertso Udalekuetarako  hezitzaile taldea osatzeko izena emateko deia egin du Bertsozale Elkarteak. Begiraleek, sukaldariek, zuzendariek eta begirale praktikak egiten dituzten kideek osatzen dute udalekuetako hezitzaile taldea. Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira egonaldiak, azken horretan bi txanda, eta guztiak uztailean gauzatuko dira.

Otsailaren 21eko eguerdira arte eman ahal izango da izena webgunean bertan. Ardura bakoitzak bere izen-emate orria du eta hura bete behar da. Apirilaren amaieran jakinaraziko zaie izena eman dutenei lantaldearen barruan izango diren ala ez. Hautatutako kideek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu beharko dute parte maiatzaren 20ko asteburuan.

Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea, berriz, martxoan izango da, eta Bertsozale Elkarteak laster emango du txanden eta izen-emate epeen berri.

Koordinatzaile lanposturako lan deialdia
Hezitzaileez gain, Bertso Udalekuen koordinazio lanak egingo dituen pertsona baten bila ari da Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Udalekuetako txanden diseinuaz, kudeaketaz eta exekuzioaz arduratuko da (programazioa, finantzak, harremanak…), eta udalekuetako batzordearen eta hezitzaileen lantaldearen kudeaketaz ere bai. Otsailaren 20ra arte bidali ahal izango da Curriculum Vitaea. Webgunean jaso dituzte deialdi honen inguruko xehetasunak.