Bertso-saioak izango dira asteburuan Hendaian eta Azkainen

Bertso-saioak izango dira asteburuan Hendaian eta Azkainen Ipar Euskal Herriko Harrera taldearen aldeko saioa izango da Hendaiakoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-saioak-izango-dira-asteburuan-hendaian-eta-azkainen/@@download/image/Mi proyecto (1).png
2022/01/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazki nagusia: Garazi Conde Orube (Maddi Ane Txoperena)

Ipar Euskal Herriko Harrera taldearen aldeko saioa izango da Hendaiakoa.
Bertso-saioak izango dira asteburuan Hendaian eta Azkainen

Osasun egoerak eta ezarritako neurriek kultur ekintzak antolatzea zailtzen badu ere, badira bertso-saioak asteburu honetan, eta horietako bi Iparraldean izango dira, bata Hendaian bihar eta, bestea, etzi Azkainen.

Saioa berezia izango da Hendaiakoa, Ipar Euskal Herriko Harrera taldearen aldekoa izango baita. Unai Iturriaga, Maddi Ane Txoperena, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Julio Soto eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan Gaztelu aretoan, 17:00etan. Aimar Karrika izango da gai-jartzailea. Saioa Baleak elkarteak eta Harrera taldeak antolatu dute.

Igandean, berriz, Azkainen izango dute bertsoez gozatzeko aukera. Saioa 17:00etan izango da, Biltoki gelan, eta Amets Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Xumai Murua arituko dira kantuan.