Bertso-saio ilustratua egingo dute Bilboko Euskararen Etxean, Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailearen gidaritzapean
Bertso saio ilustratua egingo dute ostegunean, hilaren 23an, Bilboko Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi-k gidatuko du saioa eta zuzenean marraztuko du. Bertsotan, berriz, Miren Amuriza eta Ane Labaka arituko dira.
Axpi-k hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Nire Gorputzean bizi naiz (2020), Basoan barna (2021) eta Utzi azalari (2022). Azken horrek Maialen Lujanbioren hiru bertso ditu oinarrian, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Irunen, trans ez-bitar baten rolean sartuta kantatutakoak.
2017. urtean, Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako Arraroa lanari eske, eta 2018. urtean, Hernaniko Udalaren Kale Arte Beka irabazi zuen Tilosetan mural bat egiteko.
Ekitaldia doakoa izango da, eta Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan egingo da.