Bertso Klipa lehiaketa antolatu dute Debabarrena inguruko hainbat gaztetxek

Bertso Klipa lehiaketa antolatu dute Debabarrena inguruko hainbat gaztetxek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-klipa-lehiaketa-antolatu-dute-debabarrena-inguruko-hainbat-gaztetxek/@@download/image/2011517116bertso_klipa.jpg
2012/12/13
berria
Martxan duten Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren baitan abiatu duten ekimena da, eta parte hartu nahi duen orok ekainaren 5era arteko epea du proposamenak bidaltzeko.

Elgoibar, Deba, Soraluze, Mutriku, Zumaia eta Markinako gaztetxeek Plazatik Gaztetxera izenaz bataiatu duten bertso txapelketa antolatu dute. Eta hain justu azken honen baitan jarri dute martxan Bertso Klipa lehiaketa.
Bertso originalak jasoko dituzten klip laburrak bildu nahi dituzte, baina ez dute grabazio luzeegirik eskatzen: gehienez bost minutu. Lanak plazatikgaztetxera@gmail.com helbidera bidal daitezke, gaztetxeetan bertan entregatu edo Mutrikukora postaz bidali (Zubiaga plaza, 5. 20830 Mutriku, Gipuzkoa). Interesa dutene, ekainaren 5a dute horretarako azken eguna.
Sari bakarra emango dute –janari ekologikoz betetako saskia–, eta Plazatik Gaztetxera txapelketako finalean jasoko du irabazleak Mutrikun. Ordura arte, baina, Plazatik Gaztetxera txapelketako saioetan proiektatuko dituzte klipak.