Bertso Egunean bertsolarien ondoan egon nahi?

Bertso Egunean bertsolarien ondoan egon nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertso-egunean-bertsolarien-ondoan-egon-nahi/@@download/image/20111195703Bertso_Eguna_Kartela_2011h.jpg
2012/12/13
berria
Bertso Egunean bertsolarien ondoan egon nahi?
50 lagun behar ditu Bertsozale Elkarteak Kursaaleko oholtzara igotzeko -hilaren 29an, larunbata-. Horretarako ez da beharrezkoa bertsotan jakitea edo gaitasun zehatz bat izatea. 18 urtetik gorakoa izatea da baldintza bakarra. Asteartean, hilak 25, aurkeztuko dute zertan datza aurtengo Bertso Eguna.

Ikuskizuna eszenatokian bertan ikusi nahi duenak e-maila bidali behar du sustapena@bertsozale.com e-posta helbidera hilaren 24a baino lehen.
Ohi bezala, aurtengo Bertso Egunak hiru zati izango ditu. Goizean, Parte Zaharrean bertsorik bertso ibiliko dira zenbait bertsolari giroa berotzen. Arratsaldean ekitaldi nagusia izango da Kursaalean eta gauean bertako NiNeu jatetxean bertso festak jarraituko du.
Kursaaleko ekitaldirako sarrerak sarean daude eskuragarri.