BERTSO BERRIAK ETA LAGUN ZAHARRAK ****

Ariketa polita da Gu eta Gutarak taldearena, eta gustuko platera izango da jende askorentzat. Folka atsegin dutenentzat disko polita da, eta baita bertso sorta antologikoak kantatu eta entzun nahi dituztenentzat ere. Pasarte bikainak daude diskoan. Adibidez, Hara non dauden abestiko hitzak ederrak dira, eta pittin bat aurrerago, Dr. Jeiki & Mr. Jai kantak ederki erakusten du zein azkarra bihur daitekeen euskal hip hopa. Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren ironia eta Josu Zabala zakurraren jakinduria plater berean: Mafaldak Txirritari egin ziezaiokeen omenaldirik onena.