Berriz elkarrekin

Berriz elkarrekin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Berriz elkarrekin
Tim Burton eta urteetan aktore fetixea izan zuen Winona Ryder Beetlejuice 2 filmean elkartuko dira berriz. Proiektua luze landu ondoren, dirudienez, dena prest dago aurki martxan jartzeko. Ryder ez da Burtonekin errepikatuko duen bakarra, Michael Keatonek ere berriz jantziko baitu marradun jantzi zuri-beltza. Aurrekoan egin bezala, Seth Grahame-Smithek idatzi du gidoia, eta eszenografiaz ere arduratuko da. Kontuz protagonistaren izena hirutan errepikatzearekin, itzulera inoiz baino gertuago dago eta!