Berri Txarrakek eta Kokeinek zure laguntza behar dute beren bideoklipak grabatzeko

Berri Txarrakek eta Kokeinek zure laguntza behar dute beren bideoklipak grabatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berri-txarrakek-eta-kokeinek-zure-laguntza-behar-dute-beren-bideoklipak-grabatzeko/@@download/image/20123168287berri_txarrak.jpg
2012/12/13
berria
Berri Txarrakek eta Kokeinek zure laguntza behar dute beren bideoklipak grabatzeko
Euskal taldeek beren azken lanetako kantei irudiak jartzeko asmoa dute, eta horregatik, bideoklipak grabatzeko laguntza eskatu diete jarraitzaileei. Kokeinek larunbat honetan —martxoak 17— egin du zita Eibarren, eta Berri Txarrakekoek 'Harra' kantaren bideo originalak bidaltzeko eskatu dute, horiekin beraiena osatzeko. 

Talde eibartarrak hilabete honetan kaleratu du lan berria, Izan izenekoa. Beren webgunean doan deskargatzeko aukera dago, edota biniloan erostekoa. GAZTEZULOren martxoko alean elkarrizketa egin diegu, eta disko berriarekin dituzten asmoak azaldu dizkigute.

Larunbat honetan, baina, zita berezia egin dute beren jarraitzaileekin. Eibarko Untzaga zinema ohian, arratsaldeko 16:00etan, gelditu dira azken laneko kanta baten bideoklipa grabatzeko. Hara hurbiltzen direnen zuriz edota beltzez jantzita joan beharko dute, eta aurpegia margotzeko prest izan beharko dira. Ongi pasatzeko aukera ere izango da, dudarik gabe.

Talde nafarrak, ordea, esperimentu bat egin nahi du oraingoan. Beren zale zaretenoi barruan duzuen 'harra' ateratzeko eskatu nahi dizueete, kantuak dioen bezala, eta kantuan, ala gitarra, bateria edota aurkitzen duzuen edozer joaz bideo original bat grabatzeko. Ondoren, bideoak youtubera igo beharko dituzue, eta linka honako helbidera bidali: berritxarrak@berritxarrak.net.

Bideoak ez du ezaugarri berezirik izan beharrik, eta edozein lekutan grabatu daiteke: etxean, lokalean, kalean, … Hori bai, zenbat eta originalagoa, hobe, eta nola ez, Harra abestiaren doinua jarraituz.