Berri Txarrak, Veniceko estudiotik

Berri Txarrak, Veniceko estudiotik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berri-txarrak-veniceko-estudiotik/@@download/image/20119204121BTX_LA_1.jpg
2012/12/13
berria
Argazkiak: Galder Izagirre
Ross Robinsonekin Kalifornian grabatzen ari diren zazpigarren diskoa azaro bukaerarako kaleratzea espero dute, Kaiowas Records zigiluaren eskutik. Bien bitartean, itxaronaldia arintzeko, Ozeano Barearen parean Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre bizitzen eta egiten ari direna bertatik bertara jasotzen duen bideo elegantea osatu dugu hirukotearen laguntza ordainezinarekin. Doinuak ere neurrira sorturikoak dira.


Berri Txarrak hirukoa zazpigarren diskoa grabatzeko asmoz abiatu zen Kaliforniara iragan hilabete amaieran, abuztuaren 28an. Bada, beraz, kasik hilabete Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek Ross Robinson sonatuaren estudiora eramango zituen hegazkina hartu zutenetik.
Lehenago Slipknot, Sepultura, Korn, The Cure edo Limp Bizkit bezalako talde handiek egin bezala, Lekunberrikoek ere Venice itsasertzera jo dute ukitu berezi horren bila. Steve Evetts ingeniari laguntzailea ere izan dute alboan eta, dagoeneko, kanta guztiak instrumentalki grabatuak dituzte. "Konexioa erabatekoa da, Rossek guk ekarri baino maila bat gorago utzi du kanta bakoitza", aitortu dute.
Venicen bertan argitaratzen duten Euskalkazetan Nancy Zubirirekin solasean aritzeko beta ere izan dute honezkero. Elkarrizketak eman zuena hemen duzu irakurgai.
Diskoa azaro bukaerarako kaleratzea espero dute, Kaiowas Records zigiluaren eskutik. Bien bitartean, itxaronaldia arintzeko, Berri Txarrak Ozeano Barearen parean bizitzen eta egiten ari dena bertatik bertara jasotzen duen bideo elegantea osatu dugu hirukotearen laguntza ordainezinarekin. Estudioa bera, grabazio tarteak, egongela, terraza-uneak... doinuak ere neurrira sortu berriak dira. Aupa zuek!