BERRI TXARRAK: IKUSI ARTE biraren datak
Oraingo honetan EZ dira interneten jarriko, tokian tokiko txarteldegietan baizik.

Dakizuenez, Berri Txarrak taldeak agurra esango du aurten. Azken kontzerturako sarrerak agortu dira, baina urtean zehar emango dituzten kontzertuen datak argitaratu dituzte orain. Kontzertuen historiala errepasatuta, bi urte luze joan dira Euskal Herriko areto zein gaztetxeetan bira bat egin zuenetik (2017ko hasiera). Gogotsu daude beraz, otsaila-martxorako iragarri dituzten 12 saio txiki hauei ekiteko, hauetako leku asko bereziak izan baitira taldearen ibilbidean.
SARRERAK: Oraingo honetan EZ dira interneten jarriko, tokian tokiko txarteldegietan baizik (salbuespen bakarra Lekunberriko kontzertua: horretarako sarrerak Mitxausenea Kultur Etxean egongo dira).
Sarrera guztiak OTSAILAREN 5ean (ASTEARTEA) jarriko dira salgai, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
2.15 GERNIKA @ Astra Gaztetxea
2.19 BILBO @ Kafe Antzokia
2.20 BILBO @ Kafe Antzokia
2.21 AZPEITIA @ Sanagustin Kulturgunea
2.23 LEKUNBERRI @ Frontoia
2.24 IBARRA @ Ibarrako Gaztetxea
3.09 DURANGO @ Plateruena Kafe Antzokia
3.10 DURANGO @ Plateruena Kafe Antzokia
3.18 ONDARROA @ Beikozini Ondarroa
3.19 GASTEIZ @ Jimmy Jazz Gasteiz
3.27 ALTSASU @ Altsasuko Gaztetxea
4.04 HAZPARNE @ Ttattola-Gaztetxea