Berotegi efektuaren %3,5 aireko garraioaren erruz da

Berotegi efektuaren %3,5 aireko garraioaren erruz da Inoiz egin den ikerketarik osatuenaren arabera aireko garraioak planeta jasaten ari den berotegi efektuaren %3.5 ordezkatzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berotegi-efektuaren-3-5-aireko-garraioaren-erruz-da/@@download/image/i.jpg
2020/09/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Inoiz egin den ikerketarik osatuenaren arabera aireko garraioak planeta jasaten ari den berotegi efektuaren %3.5 ordezkatzen du.
Berotegi efektuaren %3,5 aireko garraioaren erruz da

Manchesterreko Unibertsitateak nazioartean burutu duen ikerketa ondori honetara iritsi da. Ikertzaileak aireko industriak klima aldaketari nola eragin dion bere hastapenetatik aztertu du: guztira 32.600 milioi tona karbono dioxido jaurti ditu bere historia guztian 1940tik 2018ra bitarte. 

Ikerketaren arabera, Atmospheric Environment aldizkarian argitaratua hilabete honetan, estela kondentsazioak eta hegazkinen motorrak altitude altuetan sortzen dituzten izotz-kristalezko hodeiak dira kutsadura hau sortzeko faktorerik garrantzitsuenak, dioxido karbonoa baino gehiago. 

Estelak horiek eguzki erradiazioa espaziora islatzen dute, hozte efektu bat sortu. Alta, Lurra beraren erradiazio propioa gutxitzen dute, eta horrek klima berotzen du. 

Klimarentzat aipagarriak diren igorpenak ere aipatzen ditu txosten honek: hegazkinen motorretan aurkitzen diren ur lurrunak, aerosolen kea eta jaurtitzen dituzten sulfato partikulak. Dioxido karbono igorpenak dira kliman kaltetzearen bigarren arduradunak. Igorritako dioxido karbono kopuru osoaren erdiak azken 20 urtetan sortuak dira. Beraz, hau jakinik, badirudi gure bidaiatzeko moduak planteatzen hasteko garaia ere badela 2020a.