BEROTEGI EFEKTUA LEHENERATU: CO2 ENERGI ITURRI BILAKATZEA LORTU DU ZIENTZIALARI TALDE BATEK

Melbourneko unibertsitateko zientzialariek emarien erlojua atzeratzea lortu dutela dirudi eta karbono dioxidoa (CO2) ikatzaren antzeko substantzia batean bihurtu dute. Orain arte CO2 solido bihurtu zitekeen, baina oso tenperatura altuetan, eta beraz, mundu industrialean erabiltzea ezinezkoa zen.
Egun ordea, zientzialari talde honek aplikatutako teknika berriekin CO2a solidifikatzea lortu dute metal likido bat erabiliz. Metal honen propietateak giro-tenperaturarekin CO2dun ikatz gogor bilakatzen dira. Horrela, beharbada, maila industrialean erabiltzen hasi litezke hemendik gutxira.
Negozio biribila ala aldaketa klimatikoarentzat irtenbidea?
Aldaketa klimatikoa gelditu dadin, 100 mila milioi eta bilioi bat tonelada metriko dioxido ezabatu behar ditu komunitate globalak 2030. urtea baino lehen. Ordurako ez bada lortzen katastrofea ekidinezina izango da. Egun %1 soilik ezabatu da metodo industrialen bidez. Hori gutxi ez eta, munduko gobernuak erregai fosilak erabiltzen jarraitzen dute eta ez dituzte begi honez ikusten energia berriztagarrien proposamenak.
Honen arrazoietako bat izan daiteke gobernuan ohitu egin direla merkatuen jokabidea behatzen, ondoren bertatik politika publikoak egiteko. Argi dago, aldaketa klimatikoa egon ala ez, merkatuak ez direla geldituko, funtzionamenduan jarraituko dute, eta hain zuzen, hein batean hori izan daiteke irtenbidea.
Merlburneko unibertsitateako Dorna Esrafilzadeh ikertzaileak azaldu duenez, metodo honen bidez lortutako ikatza elektrizitate eroale bikaina da eta horrexegatik etorkizuneko ibilgailuen erregai paregabea izan liteke. Teknika honekin erregai sintetikoa ere ekoizten da eta honek ere aplikazioa industrialak izan ditzake. Paradoxikoa da, aldaketa klimatikoaren irtenbidea kutsadura bera gure mesedetarako erabiltzea izatea. Orain gobernuei dagokie proposamen berri hauetan inbertitu eta politikak egiten hastea.